Biografia pixka bat

Iker Goenagak (Zizurkil-Gipuzkoa, 1974) urte dezente daramatza jada gure artean trikitia astintzen. Hasiera batean Larraitz arrebarekin batera hasi zenak, bakarkako bideari ekin zion beranduago. Bide horren islada dira arrebarekin batera grabatutako lehen diska "Maixa eta Itziar/Iker eta Larraitz (1993)", Maixa eta Ixiarrekin partekatua, bakarkako bidearen hasiera izan zen "Soinugorri (1998)", "Txikitxuterik (2003)", eta "Amorrua (2006)". Ugariak izan dira denbora horretan kolaboratzaile jardunean egindako lanak, bai disko eta zuzenekoetan: Tapia eta Leturia, Mikel Laboa, Mikel Errazkin, Anje Duhalde, Erramun Martikorena, Oskorri ...

Azken urteetan talde funtzionamenduan dihardu Ikerrek taldeko beste musikariekin batera. Talde izakera honek dakar Ikerren abestiak denen artean "ontze" edo jazte prozesu lasai baten bidez lantzeko aukera, eta era berean grabazioen eta zuzenekoen arteko lotura estua; taldelanean oinarritutako proiektua izaki, musikari berdinak topatu ahal izango ditugu bietan. Honela, Beñat Barandiaran, Iban Gurrutxaga, Mikel Atxega eta Iñigo Egiak osatzen dute Ikerrekin batera zuzuenekoetarako taldea gaur egun.

 

 

 
   

__________________________

<euskara> <español> <english>

 

 
 
www.ikergoenaga.com